
Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietan lizentziaturik dauden entrenatzaileen eskutik ematen dugu zerbitzu hau. Astetik asteroko entrenamenduak zuzentzen ditugu, beti ere, kirolarien behar eta ahaletara egokituz. Helburuak finkatu eta helburu horietara iristeko beharrezkoak diren entrenamenduen planifikazioa eta jarraipena egiten dugu. Gure titulazioak honakoak dira:
- Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatura.
- Atletismoan maestria.
- Igeriketako entrenatzaile titulu nazionala.
- Hirugarren mailako Triatloi entrenatzaile titulua.
- Fitness, Muskulazio eta Kulturismoko entrenatzaile titulua.
Titulazioez gain, esperientzia zabala dugu hainbat kiroletan: Beasain Kirol Elkarteko Hirugarren mailako prestatzaile fisiko, Seguros Bilbao Txirrindulari taldeko prestatzaile fisiko, Zarauzko Balea igeriketa taldeko prestatzaile fisiko eta entrenatzaile, eta beste zenbait txirrindulari, igerilari, korrikalari, mendi lasterkari, triatloi edo duatloilari, etabarren prestatzaile lanak ere burutu ditugu.
Horrez gain, esperientzia pertsonal zabala dugu korrika, igeriketa, duatloi, triatloi, mendi lasterketa eta mendiko Ultra lasterketetan besteak beste.