Kirolari guztiek nutriente behar altuak dituzte, ondoren entrenamendu zein lasterketan beharrezkoa duten energia lortu ahal izateko. Izan ere , nahiz eta entrenamendu egoki bat planteatu emaitza pobreak lortuko dira elikadura zaintzen ez baldin bada.

Horretaz gain, baliteke kirolariek beharrezkoa duten energia beste ez kontsumitzea eta ondorioz, lasterketan maila gorena emateko gaitasunik ez izatea. Bestalde, baliteke gorputz konposizio desegokia duten kirolariak ere aurkitzea. Gantz portzentaje egokia lortzeko ezinbestekoa izango dugu dieta zaintzea.

Suplementuak, edari energetikoak, gelak, barritak …. oso interesgarriak dira odoleko glukosa maila konstante mantentzen digutelako eta horrek errendimendua handituko du entrenamendu zein lasterketa garaian. Hauen erabilpen egokia zein den jakin nahian baldin bazaude jarri gurekin harremanetan

Eta kontsulta ezberdinen tarifak ondorengoak izango dira.

1. KONTSULTA: Informazio bilketa eta antropometria (90 minutu) 30Euro

2. KONTSULTA: Hezkuntza nutrizionala (70-90 minutu) 30Euro

3. KONTSULTA: Dieta pertsonalizatua (70-90minutu) 30Euro

KONTROL KONTSULTAK: Pisu kontrola eta hezkuntza nutrizonala (45-60minutu) 20 Euro

KIROL NUTRIZIOKO KONTSULTAK: Kirol nutrizioari zuzendutako kontsulta soilak (60minutu) 30Euro