Kirol denda

Goi mailako kirola praktikatzeko beharrezkoa duzun kirol materiala dugu zuen eskura. Korrika eta mendian korrika egiteko material espezializatua dugu. Horrez gain, beste zenbait konplementu ere baditugu futbolerako, txirrindurako, etabar.

informazio gehiago

Prestakuntza fisikoa

Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietan lizentziaturik dauden entrenatzaileen eskutik ematen dugu zerbitzu hau. Astetik asteroko entrenamenduak zuzentzen ditugu, beti ere, kirolarien behar eta ahaletara egokituz. Helburuak finkatu eta helburu horietara iristeko beharrezkoak diren entrenamenduen planifikazioa eta jarraipena egiten dugu.

informazio gehiago

Fisioterapia zerbitzua

Fisioterapia zerbitzuak patologia desberdinen prebentzio, sendatze eta minaren gutxitzea du helburu. Horretarako hainbat teknika erabiltzen dituelarik: masajeak, hotza eta beroa, korronte elektrikoen aplikazioa, ariketak, luzaketak …

informazio gehiago

Nutrizio zerbitzua

Kirola praktikatzeko elikadura osasuntsu bat eramateko ohitura hartu nahi dutenentzako egokia.

informazio gehiago

Mediku azterketak eta esfortzu frogak

Kirola egin duen edozein pertsonak jakin badaki, kirola egitean osasunari arreta berezia eskaini behar zaiola. Kirolariok urtean behin egin behar genuke esfortzu froga bat, gure gorputza esfortzu handiak jasateko zein egoeratan dagoen jakiteko.

informazio gehiago